Hamargarren aste honetan, Unitate Didaktikoarekin jarraitu dugu lanean. Asteartean eta asteazkenean nire taldeak unitate didaktikoaren helburuak burutu ditugu, saiatzen gara astero lanarekin aurrera egiten. Ostiralean, ordea, Maitanek edukiei buruko power point bat eskaini zigun, gure lanarekin jarraitu ahal izateko. Baita ere, astero bezala aurkezpenak egon ziren, hau da, edukiei buruzkoak.
Jarraiki, edukien informazioa helaraziko dizuet.
Zer dira edukiak?
- Arloko edo irakasgaiko helburuak lortzeko modu integratuan landu behar diren prozedurak, kontzeptuak eta jarrerak.
- Jarritako helburuak lortzeko bitartekoak dira, eta unitate didaktikotan, sekuentziatan, ikaskuntza‐nukleotan, proiektutan eta antzekoetan egituratuta egon behar dute.
Irakaskuntzako eduki motak
- Esperientzia-eremuetakoak edo arloetakoak.
- Jarrerazkoak, prozedurazkoak eta kontzeptualak.
- Oinarrizko, aukerako eta eduki askeak.
Esperientzia eremuetako edukiak
Oinarizko konpetentzia espezifikoak
|
Haur Hezkuntza eremua
|
Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia.
|
Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena
|
Matematikako konpetentzia
|
Noratsunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena eta Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren et asozialaren ezaguera
|
Zientziarako konpetentzia
|
Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren et asozialaren ezaguera
|
Teknologiarako konpetentzia
|
Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren et asozialaren ezaguera
|
Konpetentzia sozial eta zibikoa
|
Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren et asozialaren ezaguera
|
Arterako konpetentzia
|
Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena
|
Konpetentzia motorra
|
Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena
|
Jarrerazkoak, prozedurazkoak eta kontzeptuzkoak:
- Kontzeptuala: gertakari eta jakituria sinpleak dira. Irakasleei errealitatea ulertzen eta interpretatzen laguntzeko, esate baterako, gorputzen oinarrizko beharrizanak zeintzuk diren ulertzea.
- Prezedurazkoak: ikastera edo arazo bat konpotzeko daraman lan bat egitera zuzenduriko ekintzen multzoa da. Trebetasunak, teknikak eta estrategiak sartzen dira. Objektuen oinarrizko sailkapena, ezaugarri eta erabilpenaren arabera.
- Jarrerazkoak: pertsonek gauza baten edo beste norbaiten aurrean dituen ohizko disposizioak dira. Balioetan oinarritzen dira. Balioek bizitza orientatu eta jokabidea mugatzen duten idealak dira. Arauek jokabidezko jarraibideak dira, sendo izan nahi badute balioek ematen duten zilegitasuna izan behar dute. Adibidez, eskola eta familia inguruko kideen sexu, rol, ezaugarri pertsonal etab. Aniztasunarekiko errespetua izan behar da.
Oinarrizko, aukerako eta eduki askeak
Definizioak
|
Adibideak
|
Oinarrizko edukiak: ikasle guztiek menperatzekoak (nahikoa)
|
Animalien bizitza-zikloaren faseak
|
aukerako edukiak: ez dira nahitaez lortu beharrezkoak. Guztien artean, ikasle bakoitzak batzuk aukeratzen ditu, berak lortzeko.
|
Animali jakin baten ezaugarria eta ohiturak
|
Eduki askeak: ikasle bakoitzak bere kabuz planteatzen dituen edukiak
|
Animalien pisua, luzera, abiadura
|
Edukiak aukeratzeko irizpideak
- Umearen garapen psikologikoa , interesak, aurre ezagutzak eta trebetasunak kontuan harturik esanguratsuak izatea.
- Diztiplina, arlo edo esperientzia-eremu bakoitzeko garrantzitsuenak, adierazgarrienak eta transferigarrienak.
- Gure inguru fisiko eta sozialak eskatzen dizkigunak. Gizarte-errealitatea aldatzeko sartu beharreko edukiak (analisi soziokritikoa egin ostean).
- Ikasturtean zehar era ziklikoan agertzen diren ekintzak kontuan hartu: Olentzero, inauteriak, etab.
- Curriculum Ofizialeko edukiak.
Edukien sekuentziazio aukerak
- Zikloetan zehar sekuentziatu eta antolatu behar dira, umeei jarduera desberdinen bidez aurkezteko. Sekuentziatzeko bi aukera:
- Lineala: eduki bakoitza behin baino ez da lantzen, bata bestaren atzetik. Eduki bakoitzari emandako denbora eta garrantzia berdina izan daiteke edo ez.
- Konplexua: eduki edo gai bat hainbat eratan landu daiteke, aurreko eduki edo gai batera bueltatu, hainbat unetan, gero eta sakontasun gehiagoz, zenbait ikuspegitatik, eta ikuspegi horietatik lan egiteko beste eduki batzuk sartu.
Edukiak sekuentziatzeko irizpideak
- Eduki sinpleetatik konplexuetara joatea.
- Globaletik elementuetara. Bibentzietatik elementuetara.
- Testuinguru soziala kontuan izatea.
- Esanguratsua izatea: aurre ezagutzak eta edukien arteko erlazioa kontuan izatea.
- Diztiplinen egitura eta logika kontuan izatea.
- Integrazioa eta oreka mantentzea.
- Edukien, eta prozeduren zailtasun progresiboa kontuan izatea.
- Prozeduretatik eduki kontzeptualetara joatea.
- Ardatz antolatzaileak aukeratzea.
Sekuentziazioaren eta antolaketaren ondorioz
- Edukiak makrosekuentzietan eta mikrosekuentzietan antolatzen dira.
- Makrosekuentziak: ikasturte baterako edo denbora luzerago egiten dira eta etapako irakasleen taldeak edo sailak egiten du.
- Mikrosekuentzia: ikasturte baterako elkarren artean erlazionaturiko unitate didaktikoen multzoa da eta zikloko irakasle taldeek egiten du.
