Aste honetan Unitate Didaktikoarekin jarraitu dugu lanean. Asteartean lehenengo pausuarekin egon ginen, hots, egoeraren azterketa. Asteazkenean, berriz, Maitanek Unitate Didaktikoa osatzeko beste pausu baten azalpena eman zuen: asmoak.
Asmoak hainbat motatakoak izan daitezke, horretarako galdera hauek planteatu beharra dago:
- Ze pertsona mota eraikitzen lagundu nahi dugu?
- Zein gaitasun dira ezinbesteko pertsona batengan?
- Nola irakatsi nahi duzu?
- Zein printzipio mantenduko zenuke beti zure irakaskuntzan?
Irakaste-ikaste prozesuaren asmoei erreparatuz, hauek aurki ditzakegu:
- Helburua: umeengan lortu edo garatu nahi dugun gaitasun edo jokabidea , esate baterako, animalia basatiak ezagutzea…
- Konpetentzia: hainbat eratako ikasketa integratzen dituen gaitasuna, egoera zehatzetan jokoan jartzen dena, adibidez, kultura zientifikoan, teknologikoan eta osasunekoan konpetentzia.
- Adierazpen-helburua: umeak lan egin behar duen egoera, aurre egin behar dion arazoa edo inplikatu beharreko betebeharra, esate baterako, zoo-parkea bisitatu eta bisita ikasgelan landu.
- Prozedura-printzipioa: irakaste-ikaste prozesua garatzean bete behar den baldintza edo irizpidea zehazten duena.
Orokortasuna eta globaltasuna kontuan harturik hauek bereizi ditzakegu:
- Xedea: garatu nahi dugun pertsona mota (edo ume mota) definitzen du erabateko orokortasunez, adibidez,: umeak integralki garatuta egotea.
- Helburu orokorra: pertsonengan edo umeengan garatu nahi dugun ahalmen edo gaitasuna da. Xedearen zehaztapena da, esate baterako, norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea.
- Helburu espezifikoa: umeengan lortu nahi ditugun gaitasun oso zehatza edo jokabidea da. Helburu orokorraren zehaztapena da,hau da, libreki egin ditzakeen hainbat ekintzatan (jolasak, plastika, etab.), lehenengoz zer egingo duen pentsatzea eta gero egitea.
Derrigortasuna kontuan harturik:
- Gutxieneko helburua: ume guztiek lortu behar duten helburua (nahikoa)da, adibidez, animalien bizitza-zikloaren faseak era ordenatu batean aipatzea.
- Aukerako helburua: helburu hau ez da nahitaez lortu beharrekoa. Guztien artean, ume bakoitzak batzuk aukeratzen ditu, berak lortzeko, esate baterako, animalia baten ezaugarriak, ohiturak, etab.
- Aipatzea Helburu askea: ume bakoitzak bere kabuz planteatzen duen helburua, adibidez, animalien errekorrak (pisua, luzera, abiadura, etab.) aipatzea.
Esan beharra dago, asmo guzti hauek elkargarriak dira, danak landu daitezke momentu jakin batean.asmo baten ez du bestea baztertzen.
Bestalde, ostiralean, ikaskide batzuek, unitate didaktikoaren asmoak edo helburuei buruzko aurkezpenak egin zituzten. Lehenengoa irakaste-ikaste prozesuaren asmoei buruz jardun zuten. Bigarrena, hezkuntzaren xedeak zeintzuk diren adierazi zituzten. Hirugarren aurkezpenean orokorrean unitate didaktikoaren asmoak jorratu zituzten.
Bukatzeko, helburuei dagokionez, ezinbestekoak dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesu egoki bat izateko. Izan ere, xederik ez duen ikastetxea ez du iparrik, hau da, ez du inolako norabiderik izango. Hori dela eta, asmoak funtsezkoak dira helmuga bat izateko hezkuntza prozesu osoan zehar. Gainera, nire aburuz, batez ere, Haur Hezkuntzan jarduerak edo jolasak burutu baino lehen helburuak adostu behar dira irakasle eta ikasleen artean eta helburu horiek faktibleak izan behar dira, hots, gaitasun guztiak garatuta ez dituztela jakinda, xedeak errazak edo zailtasun gutxikoak izan behar dira. Horrela, helburuak faktibleak eta elkarrekin adostutakoak izaten badira, nire ustez, motibatuta egongo dira jarduerak burutzeko.
Besterik gabe, hurrengo astean Unitate Didaktikoarekin jarraituko dugu.
Agur!

No hay comentarios:
Publicar un comentario