miércoles, 24 de mayo de 2017

16.AZKEN SARRERA

Azken sarrera honetan Didaktika Orokorreko hausnarketa bat eskainiko dizuet. Hasieran, nahiko beldurtuta nengoen didaktika oso zaila zela esaten zutelako. Hala ere, irakasle onak izan ditugunez, hau da, beti laguntzeko prest zeudenez, errazagoa bihurtu dute ikasgai hau.Didaktikako lehen irakaslearekin, Alaitz izena zuena, Heziberri curriculuma landu genuen. Dekretu hau ulertzeko nahiko zaila iruditu zait baina klasean egindako mapa kontzeptualei esker askoz hobeto ulertu nuen.

Beste alde batetik, Maitanerekin erabat desberdina izan da. Heziberriren laguntzarekin, taldeka Unitate Didaktiko bat osatu genuen. Hasieran ez nuen ulertzen zer zen unitate didaktiko bat edo zertarako erabiltzen zen, baina Maitanek emandako 30 minutuko klase teorikoekin ulertzen joan nintzen. Irakasle honek teoriako aurkezpen txikiak ematen zituen eta ondoren, uzten zigun gure UD betetzen. Izan ere, astero Unitate Didaktikoaren urrats bat azaltzen zuen eta gero, pausu hori osatzen genuen. Esan beharra dago, zalantzaren bat izanez gero beti prest zegoela laguntzeko. Baita ere, klaseak dinamikoak eta interesgarriak egiten zituen. Unitate Didaktikoa bukatzean, talde bakoitzak bere lanaren aurkezpena eman zuten. Guk, bereziki, jarduera baten bitartez helarazi genuen gure lana.

Hortaz, Maitanek erabiltzen duen metodologia oso aproposa eta interesgarria iruditu zait, parte hartzea eta lan kooperatiboa bultzatzen baitu. Nire aburuz, Maitane irakasle eredugarria izan daiteke. Izan ere, gaur egun irakasle gehienek saio osoa ematen dute teoria ematen. Maitanek, ordea, aurkezpen zehatzak eta motzak ematen ditu, horrela erne eta adi egongo gara. Denbora luzez hitz egiten badu, interesa galduko baitugu. Gainera, noizbehinka jarduera, jolas, mural edota mapa kontzeptual bat egitea ezinbestekoa da ikasgaiko teoria modu eraginkorrago, azkarrago eta errazago batean barneratzeko.Laburbilduz, Didaktika Orokorrean asko ikasi dudala argi dago, hain zuzen ere, Heziberri curriculuma landu eta Unitate Didaktiko bat osatu dugulako. Beraz, sarrera honekin blogga amaitu dela adierazi nahi dizuet bigarren lauhilabetea bukatu baita. Hori esan nahi du, hiru urte soilik falta zaizkidala Haur Hezkuntzako Gradua lortzeko, hau da, gero eta gutxiago falta zaidala nire ametza betetzeko: irakasle moduan lan egitea.Besterik gabe, espero dut nire sarrerak lagungarriak izatea Didaktika Orokorreko kontzeptuak hobeto ulertzeko. 


Agur irakurle maiteok!

martes, 23 de mayo de 2017

15.AZKEN ASTEA

Azken aste honetan, lauhilabetearen hasieran adostu genuen bezala, azken aste hauetan unitate didaktikoaren aurkezpena izan ditugu. Gainera, nire taldeari asteazken honetan aurkezpena eman behar izan dugu. Esan beharra dago, aurkezpen gehienak jarduera baten bidez azalduta izan dira eta horregatik dibertigarriak eta dinamikoagoak iruditu zaizkit.


Gure unitate didaktikoaren gaia kontinenteak dira eta 5 urteko haurrekin landuko dugu. Egin dugun jardueraren bitartez, helburu bat lortu nahi dugu: haurrek kontinenteak ikastea. Horretarako lehendabiziz, munduko mapa bat jarri dugu arbel digitalean eta kontinenteak izendatu genituen.Ondoren, aurkezpen horretan Ozeania kontinentean zentratuko garela adierazi dugu, zehazki, Ozeaniako animali tipikoenak landuko ditugula: Koala eta Kangurua.


Animali hauen argazkiak erakutzi eta gero, hauei buruzko informazioa eskaini diegu haurrei. Bukatzeko, jarduera bat proposatu diegu, Koala eta Kangurua imitatzeko: Stop jolasa. Gure jarduera stop jolasaren hantza zuen, hots, haur batek beste haurrak harrapatu behar ditu baina harrapatuko duen haurra "stop" esaten badu, beste ume bat harrapatu beharko du. Beste alde batetik, Stop esan duen haurra geldirik gertau behar da eta berriz ere, mugitu ahal izateko beste ikaskide batek besarkatu beharko dio, koalak egite duten bezala. 

10 minutu pasa ondoren, koalak imitatu beharrean, kanguruak imitatu genituen, hau da, "stop"-ean dagoen haurra mugitu ahal izateko, honek makurtu eta beste ikaskide batek haren gainetik salgo egin beharko du Kaguruak bezala

                            

Jarduera honekin bukatu genuen unitate didaktikoko aurkezpena. Nire aburuz, oso dibertigarria izan da eta horrela Koalaren eta Kanguruaren kontzeptuak eta informazioa hobeto barneratuko dituzte. Gainera, ni nahiago ditut jarduera baten bidez aurkezpen bat ematea, 15 minutu hitz egiten egon beharrean, hau da, ez nago aurkezpen tradizionalen alde. Izan ere, nire ustez gehiago ikasten dugu jolasen eta ekintzen bidez, fitxak edo azterketak egin baino. Beraz, alda dezagun hezkuntza sistema zaharkitu hau, batez ere Haur Hezkuntzan, eta sortu dezagun hezkuntza-sistema bat non jolasak garrantzia handiagoa duten.

                                     

martes, 16 de mayo de 2017

14.HAURRAREN ERRUTINA HAUR HEZKUNTZAN

Azken aurreko aste hau berezia izan da, asteartean klaseko zenbait ikaskideek aurkezpen bat eman zuten, haurraren errutinari buruzkoa. Lehenengo egokitzapena zer den helarzi digute eta ondoren haurra egokituta dagoenean bere eguneroko errutina nolakoa den. Haurraren eguneroko errutina: Harrera, jolas librea, hamarretakoa, zaintza unea, bazkaldu, zaintza unea, jolas librea, siesta, jolas librea eta bukatzeko irteera.

Lehendabizikoz eskolara joatea ez da batere erraza haurrarentzat, ezta horien gurasoentzat ere. Haur batzuk negar egiten dute eskolara joatean, beste batzuk eskolan galduta sentitzen dira leku berria delako… Horregatik, hainbat gurasok beldurra diote egokitzapen fase honi. Momentu hori ahal den xamurrena izan dadin, umearen ongizatea bermatu behar da, izan ere, gure helburu nagusia haurraren ongizatea ziurtatzea da. Egokitzapen fasea ahalik eta positiboena izan dadin, hezitzaileen eta gurasoen artean harreman estua egotea ezinbestekoa da. 

Beraz, egokitzapen fasearen xedea haurra eskolara ongi egokitzea da. Aipatutako adaptazioa ahalik eta egokien eman dadin, haurrak irakaslea atxikimendu irudi seguru gisa ikusi behar du. Honek atxikimendu lotura lortzen duenean, eskolako testuinguruan seguru sentituko da eta ez du beldurrik izango. Gustura sentitzen denez, haurrak oinarrizko gaitasunak garatuko ditu; garapen kognitibo eta motorea, ahozko hizkuntza, bere buruaren ezagutza, inguruaren esplorazioa eta beste umeekiko harremanak egingo ditu. Egokitzapen aldiaren hasieran, klasean ez da gustura egongo baina denboraren poderioz, ohitzen joango dira, hau da,ingurune berri honetara egokitzen hasten dira. Egokitzapen aldi honek, orokorrean, hiru lau aste irauten dituen arren, haur bakoitzak markatuko du zenbat denbora behar duen, hortaz, haurraren erritmoa kontuan hartuko da.

Laburbilduz, egokitzapen aldian, errutinen bidez haurrak segurtasuna lortuko du ingurune berri honetan eta prozesu honetan, irakaslea, laguntzailea izango da.

Harrea eta irteera 
Harrera eta irteera uneak garrantzitsuak dira haurrarentzat. Familia eta eskolaren artean harremana sustatzen dutelako. Modu honetan, afektua, interesak eta ardurak partekatzeko unea bihurtzen da, betiere protagonista haurra bera izanda.

Haur batzuei momentu hauek gogorra egiten zaizkie, sentimenduak eta emozioak azaleratzen direlako momentu hauetan. Momentu honi aurre egiteko, funtsezkoa da eskolaren eta familiaren arteko konplizitatea egotea, haurra ingurune seguru batean dagoela pentsarazteko.

Gainera, harrera momentua erabiliko da haurraren inguruko informazioa emateko. Haur eskola gehienetan, gurasoek, etxera eramaten dute egunero haurraren liburuxka bat. Bertan, haurraren inguruko zenbait informazio zehazten dira. Ondo lo egin duen edo ia familian arazoren bat dagoen esaterako. Eguna bukatzean eta irteerarekin batera, liburuxka hau, hezitzaile edo irakasleak gurasoei bueltatzen die, egunari buruzko informazioarekin. Zenbat kaka egin duen edo zenbat lo egin duen zehazten esaterako.


Jolas librea (txokoetan, interesguneetan.. )
Harrera eta gero, haurrek ikasgelan jolas librean aritzen dira orokorrean. Gela, txokotan, interesguneetan edota beste hainbat modutan egon daiteke antolatuta. Honen arabera, haurrak espazioaren antolakuntzaren arabera, jolasteko aukera desberdinak izango ditu. Honez gain, ikastetxearen arabera, espazio desberdinak eskainiko zaizkio haurrari. Hau da, psikomotrizitate gela eduki edo ikasgelan landu dezakete psikomotrizitatea edo batzuek jolastokia dute eta beste batzuk ez. Jolastoki hau, estalia, ez estalia, parkearekin, jostailuekin… izan daiteke.

Horrez gain, jolas librea hainbat ekarpen onuragarri ditu haurrengan beraien barneko eta kanpoko mundua adierazten laguntzen duelako sinbolikoki eta horrela bere fantasia, beldurra, zailtasuna eta sormena azaldu eta lantzeko bidea dute eskuragai. 


Hamarretakoa 
Hamaiketakoa, eskola guztietan egiten den errutina bat da. Aurkezpena eman duten ikaskideak euren esperientziak helarazi digute. Izan ere, hamaiketako ezberdinak ikusi dituzte: 

-Amaia: Ikasgelatik atera eta barruko patioan elkartzen ziren eta noizean behin denboraren arabera kanpoan. Elkarren ondoan jarri eta irakaslea zatitutako fruta zeraman bola haurrez haur pasatzen joaten zen eta haurrari sardexkaz fruta hartzera gonbidatzen zitzaion. Bukatzeko kantatu egiten zen. 
-Itsaso: Haurrak jolas librean zenbiltzan eta irakasleak jolasak batzeko esaten zieten eta korroan esertzeko, beti ordu berdinean. Jolasak batu ondoren, denak korroan esertzen ziren eta makinista zen haurrak besteei gailetak banatzen zizkieten. 
-Ane: Hezitzaileak abesti bat abestu eta haurrak koltxoneta batean esertzen ziren. Esertzen ziren haurrei, hezitzaileak gaileta bat ematen zieten eta besteei ez. 
-Garazi: haurrak jolas librean zebiltzala, hezitzaileak egunero kantu berdina ipintzen zuen eta haurrak korroak esertzen ziren. Haur batzuei asko kostatzen zitzaien eserik mantentzea, baian hezitzaileak bertan egotera animatzen zituen. Egunero kantu bat kantatu eta hezitzaileak gaileta zati bat ematen zien haurrei, hauek jateko. 

Hamaiketakoarekin ondorio bat atera dute; honen bitartez hainbat gauza lantzen dituztela, besteak beste: haurrek begi esku koordinazioa lantzen dutela hamaiketakoa jan bitartean, psikomotrizitate fina eta autonomia ere lantzen dutela eta orokorrean eguneroko ekintzak helburu pedagogiko bihurtuz, haurrarren hezkuntzak osotasun bat lortzen dutela.


Zaintza uneak (pardela …) 
Zaintza uneetei erreparatuz, modu asko daude hau aurrera eramateko. Nire ikaskideek Pikler metodologia izendatu dute. Harremana, arreta eta errespetua, nagusi dira une honetan. Momentu horiek, kalitatezkoak eta plazerean oinarrituak izan behar dute. Egunerokotasunean murgilduta dauden zainketa une horiek guztiak harreman iraunkorrak sortzeko une pribilegiatuak dira. Haurra emozionalki aseta baldin badago soilik egongo da prest mundura zabaltzeko eta inguruarekin harremanetan jartzeko.

Bazkaldu
Bazkaltzearen fase honetan euren esperientziak adierazi dituzte, laurak erabat desberdinak: 
-Amaia: 2 urte terdiko haurrek eta hirukoek, autonomia lantzeko, egunero haietako bat bihurtzen zen zerbitzari, eta irakaslearen laguntzaz platerak banatu eta zerbitzatzen zituzten, horretarako, baliabideak eta altzairuak egokituak zeuden. Bazkaltzean, ez zitzaien jan nahi ez zuten ezer jatera behartzen eta bazkal ordua programa didaktiko eta hezkuntza planaren barruan zegoen. Horrez gain, bazkaltzen hasi aurretik, kantu bat abesten genuen. 
-Itsaso: Ni egon nintzen haur eskolan, bazkaltzera jangelara joaten ziren jangelako hezitzaileekin. Klasean irakasleak, eskuak garbitzera joateko esaten zieten eta etxera joaten ziren haurrei jakak eta motxilak jartzen laguntzen zieten. Ondoren, besteak eskuak garbitu eta irakasleak jangelara laguntzen zieten eta bertan, jangelako hezitzaileen laguntzarekin bakoitza bere lekuan esertzen ziren. 
-Ane: nire kasuan, 1-2 urteko gelako dinamika hau zen; gelan bertan haurrei mantalak janzten zitzaizkien eta denak jantzita zeudenean jangelara sartzen ziren. Haurrek toki finkorik ez izan arren, alergikoak ziren haurrei toki estrategikoetan ezartzen zitzaien, normalean mahai ertzean edo bestela beste mahai batean. Autonomiari dagokionez, haur guztiek beraien kabuz bazkaltzen zuten. 
-Garazi: Ni egon nintzen haur- eskolako ikasgelan, bazkaltzeko txoko bat zegoen izkina batean. Bazkaltzeko ordua heltzean, hezitzaileak lehenengo gela erdia mahai inguruan esertzeko esan eta besteak jolasten jarraitzen zuten. Mahaiak “u” forma zuen eta hezitzailea erdian jarrita, haur batzuei jaten laguntzen zien. Besteei aldiz, berak ematen zien jaten, ez baitzuten autonomiarik jaterako orduan. Inoiz ez zien derrigortzen jatera ez bazuten nahi. 


Siesta 
-Amaia: Siestari dagokionez, aldez aurretik komunera joaten ziren haurrak eta bertan, pardela jartzen zitzaien behar zutenei eta eskuak nahiz aurpegiak garbitzen zitzaien bakoitzari. Ondotik, denei bodiak jarri eta lotarako gelan sartzen ziren, gela iluntasunean egon oi zen dagoeneko eta musika lasaia jarrita.Haur bakoitzak, bere amakita edukitzen zuen eta bertan etxetik ekarritako manta, burkoa… Lo egiterako momentuan haurren batek arazorik edo beldurrik bazuen, beti hurbiltzen zitzaion irakasleren bat lasaitzera eta goxatzera. Ordu eta erdi ingurukoa izan oi zen siesta.
-Itsaso: Ni 2 urteko gelan egon nintzen eta haur batzuk bakarrik botatzen zuten siesta. Batzuk bazkaltzera etxera joaten ziren beraz, arratsaldean ez ziren eskolara etortzen eta eskolan gelditzen ziren batzuk lo egiten zuten eta beste batzuk jolastokira joaten ziren. Siesta egiten zutenak, bazkaldu eta gero jantokiko hezitzailearekin beraien gelara joaten ziren lo egitera. Bertan, oheak jartzen zituzten eta bakoitzak bere zakua izaten zuen. Hezitzaileak, musika lasaia jartzen zieten eta irakaslea klasera etorri arte jantokiko hezitzailearekin egoten ziren eta gero irakaslea sartzen zen.
-Ane: nire haur eskolan, ordu batetik aurrera (12etatik aurrera) familiak haurra hartzera etortzen ez baziren, derrigorrez siestara gelditu behar ziren eta 13:30tatik aurrera aukera zuten haurra eramateko, baina ez lehenago. Siesta unea halakoa zen; pardela aldatu, bodyan utzi eta gelan zehar koltxonetak jartzen ziren. Hezitzaileak haur bakoitzari txupetea ematen zion, behar izanez gero. Ondoren, izara batez estali eta musika erlaxantea jartzen zitzaien.
-Garazi: Nire esperientziaren arabera, haur batzuk siesta orduan lo egiten zuten eta beste batzuk ez. Siesta ordua heltzean, hezitzaileak haurrak banan banan besoetan hartu eta ikasgela ondoan zegoen gela ilun batera eramaten zituen, sehasketan haurrak lo egiteko. 

Beste alde batetik, alde praktikoari dagokionez,nire ikaskideak pardela nola ipini behar den azaldu dute. Ondoren, bukatzeko biberoia nola prestatzen den. Orokorrean oso interegarria iruditu zait aurkezpena.

Aste honetako sarrerarekin bukatzeko aipatu behar dut, asteazkenean, unitate didaktikoarekin jarraitu dugu lanean. Bukatuta daukagu jadanik, soilik egon gara lana txukuntzen. Ostiralean, berriz, honi buruzko aurkezpenak egon ziren eta hainbat jarduera dinamiko eta dibertigarri burutu genituen.

viernes, 5 de mayo de 2017

13.EBALUAZIOA

Aste honetan Unitate Didaktikoaren azken pausuarekin egon gara, ebaluazioa hain zuzen ere. Asteartean, metodologiarekin egon ginen eta asteazkenean, ordea, ebaluazioarekin. Beraz, unitate didaktikoarekin amaitu dugula esan dezakegu. Hala ere, denbora dugunez lana txukundu eta hobeto antolatuko dugu. Arestian esan bezala, ebaluazioari buruz jardun dugu. Ebaluazioa ez da bakarrik denbora unitate bat, ikasleei buruz egiten dugun zerbait, bukaeran egiten dugun zerbait...Ez da soilik kalifikazio bat.ebaluazioa autokontzeptu eta autoestimuarekin harreman estua dauka. Baita frustrazioa, aurrera jotzeko aukerarekin, autonomiarekin... lotura du. Beraz, ebaluatu nahi dugunari buruzko informazioa jasotzea, patroi edo irizpide batzuekin konparatzea, analisia egin, kalifikatzea eta aldaketa prestatzea da ebaluazioa.Hurrengo mapa kontzeptualean, gai honi buruzko informazio gehiago eskaintzen dizuet:
                      


Gainera aste honetan nire taldeari ebaluazioari buruzko aurkezpena egin behar izan dugu. Betiko moduan egin beharrean, hots, guk azalpen bat eman beharrean, bururatu zitzaigun jarduera bat burutzea interesgarriagoa eta dinamikoagoa egiteko. Hasteko, folio bat atera behar izan dute eta gero, egin beharreko jarduera azaldu diegu. Folioan marrazki bat egin behar izan dute. (etxea, zuhaitza eta mendiak). Ondoren, 4 bolondres arbelera atera dira euren marrazkiak adierazteko.(zer marraztu duten, nola... Gero, haien artean marrazkiak partekatu dituzte eta azaldu digute zer nolako hobekuntzak egingo zenituzketen euren kideen marrazkietan.(koebaluazioa). Hori bukatzean, berriz ere bakoitzak bere marrazkia hartu du eta norbera ebaluatu da.(autoebaluazioa). Hortaz, jarduera honen bidez hezitzaileok ikasleak ebaluatu ahal ditugu(heteroebaluazioa), euren artean ebaluatu daitezke eta azkenik euren burua ere. Horrela 3 ebaluazio mota gauzatuko ditugu.

Besterik gabe, hurrengo astean beste sarrera batekin bueltatuko naiz.



Ongi izan!

jueves, 4 de mayo de 2017

12.METODOLOGIA



Kaixo irakurle maiteok!
Sarrera honetan unitate didaktikoko aurreazken pausuari buruz hitz egingo dizuet. Aste honetan, asteartean gure unitate didaktikoarekin egon ginen lanean, astero bezala. Gainera, gure ikaskide batzuk unitate didaktikoaren inguruko aurkezpenak egin zituzten.
Beraz, aste honetako gaia metodologia da. Hori dela eta, idatzizko azalpen bat egin beharrean, bideo txiki bat utziko dizuet metodologiari buruzkoa.

                            
                               
Hurrengo astean, unitate didaktikoko azken pausua azalduko dizuet.
Ordura arte, ondo ibili!

11.Aste Santua

Hiru eguneko aste honetan unitate didaktikoarekin egon gara lanean. Asteartean Maitanek gure lana egiten utzi zigun eta asteazkenean, berriz, ez genuen didaktikarik izan lan modularreko tutoretzak zeudelako. Beraz, sarrera hau eskasa ez izateko nire taldearen unitate didaktikoari buruzko informazioa eskainiko dizuet.

Resultado de imagen de mapa del mundo niñosAztertu dugun ikastetxea Miguel de Cervantes du izena, Gasteizen kokatuta dagoena. Guk, bereziki, haur hezkuntzako D ereduko bigarren zikloan egin dugu behaketa. Ikusi dugu, atzerritarrak ez diren haurrak ez direla harremanetan jartzen kultura desberdina duten haurrekin. Hori dela eta, hainbat konponbide emango ditugu lan honen bitartez.
Gatazka hau konpontzeko proposatzen dugun gaia “kontinenteak” dira. Gai hau jorratzeko, kultura eta arraza desberdinetako pertsonekin lanean ibiliko gara.

Ikastetxearen ezaugarriak eta printzipio metodologiakoak adierazi eta gero, gure unitate didaktikoko helburu orokorrak, Heziberri erreferentzia izanez, eta helburu zehatzak helarazi ditugu. Ondoren, Curriculuma jarraituz, gure jardueretan landuko diren konpetentziak jarri ditugu. Bukatzeko, aste labur honetan edukiekin egon gara lanean, pasaden astean bukatu ez genituelako. Beraz, ikusi ahal duzuenez Heziberri izeneko Curriculuma jarraitzen egon gara uneoro, ezinbestekoa baita unitate didaktiko bat osatzeko.

Amaitzeko, Aste Santua datorrela badakigu. Hala ere, lanean ariko gara unitate didaktikoarekin.
Besterik gabe, ondo pasa Aste Santuan!
Resultado de imagen de oporrak