miércoles, 24 de mayo de 2017

16.AZKEN SARRERA

Azken sarrera honetan Didaktika Orokorreko hausnarketa bat eskainiko dizuet. Hasieran, nahiko beldurtuta nengoen didaktika oso zaila zela esaten zutelako. Hala ere, irakasle onak izan ditugunez, hau da, beti laguntzeko prest zeudenez, errazagoa bihurtu dute ikasgai hau.Didaktikako lehen irakaslearekin, Alaitz izena zuena, Heziberri curriculuma landu genuen. Dekretu hau ulertzeko nahiko zaila iruditu zait baina klasean egindako mapa kontzeptualei esker askoz hobeto ulertu nuen.

Beste alde batetik, Maitanerekin erabat desberdina izan da. Heziberriren laguntzarekin, taldeka Unitate Didaktiko bat osatu genuen. Hasieran ez nuen ulertzen zer zen unitate didaktiko bat edo zertarako erabiltzen zen, baina Maitanek emandako 30 minutuko klase teorikoekin ulertzen joan nintzen. Irakasle honek teoriako aurkezpen txikiak ematen zituen eta ondoren, uzten zigun gure UD betetzen. Izan ere, astero Unitate Didaktikoaren urrats bat azaltzen zuen eta gero, pausu hori osatzen genuen. Esan beharra dago, zalantzaren bat izanez gero beti prest zegoela laguntzeko. Baita ere, klaseak dinamikoak eta interesgarriak egiten zituen. Unitate Didaktikoa bukatzean, talde bakoitzak bere lanaren aurkezpena eman zuten. Guk, bereziki, jarduera baten bitartez helarazi genuen gure lana.

Hortaz, Maitanek erabiltzen duen metodologia oso aproposa eta interesgarria iruditu zait, parte hartzea eta lan kooperatiboa bultzatzen baitu. Nire aburuz, Maitane irakasle eredugarria izan daiteke. Izan ere, gaur egun irakasle gehienek saio osoa ematen dute teoria ematen. Maitanek, ordea, aurkezpen zehatzak eta motzak ematen ditu, horrela erne eta adi egongo gara. Denbora luzez hitz egiten badu, interesa galduko baitugu. Gainera, noizbehinka jarduera, jolas, mural edota mapa kontzeptual bat egitea ezinbestekoa da ikasgaiko teoria modu eraginkorrago, azkarrago eta errazago batean barneratzeko.Laburbilduz, Didaktika Orokorrean asko ikasi dudala argi dago, hain zuzen ere, Heziberri curriculuma landu eta Unitate Didaktiko bat osatu dugulako. Beraz, sarrera honekin blogga amaitu dela adierazi nahi dizuet bigarren lauhilabetea bukatu baita. Hori esan nahi du, hiru urte soilik falta zaizkidala Haur Hezkuntzako Gradua lortzeko, hau da, gero eta gutxiago falta zaidala nire ametza betetzeko: irakasle moduan lan egitea.Besterik gabe, espero dut nire sarrerak lagungarriak izatea Didaktika Orokorreko kontzeptuak hobeto ulertzeko. 


Agur irakurle maiteok!

No hay comentarios:

Publicar un comentario