miércoles, 24 de mayo de 2017

16.AZKEN SARRERA

Azken sarrera honetan Didaktika Orokorreko hausnarketa bat eskainiko dizuet. Hasieran, nahiko beldurtuta nengoen didaktika oso zaila zela esaten zutelako. Hala ere, irakasle onak izan ditugunez, hau da, beti laguntzeko prest zeudenez, errazagoa bihurtu dute ikasgai hau.Didaktikako lehen irakaslearekin, Alaitz izena zuena, Heziberri curriculuma landu genuen. Dekretu hau ulertzeko nahiko zaila iruditu zait baina klasean egindako mapa kontzeptualei esker askoz hobeto ulertu nuen.

Beste alde batetik, Maitanerekin erabat desberdina izan da. Heziberriren laguntzarekin, taldeka Unitate Didaktiko bat osatu genuen. Hasieran ez nuen ulertzen zer zen unitate didaktiko bat edo zertarako erabiltzen zen, baina Maitanek emandako 30 minutuko klase teorikoekin ulertzen joan nintzen. Irakasle honek teoriako aurkezpen txikiak ematen zituen eta ondoren, uzten zigun gure UD betetzen. Izan ere, astero Unitate Didaktikoaren urrats bat azaltzen zuen eta gero, pausu hori osatzen genuen. Esan beharra dago, zalantzaren bat izanez gero beti prest zegoela laguntzeko. Baita ere, klaseak dinamikoak eta interesgarriak egiten zituen. Unitate Didaktikoa bukatzean, talde bakoitzak bere lanaren aurkezpena eman zuten. Guk, bereziki, jarduera baten bitartez helarazi genuen gure lana.

Hortaz, Maitanek erabiltzen duen metodologia oso aproposa eta interesgarria iruditu zait, parte hartzea eta lan kooperatiboa bultzatzen baitu. Nire aburuz, Maitane irakasle eredugarria izan daiteke. Izan ere, gaur egun irakasle gehienek saio osoa ematen dute teoria ematen. Maitanek, ordea, aurkezpen zehatzak eta motzak ematen ditu, horrela erne eta adi egongo gara. Denbora luzez hitz egiten badu, interesa galduko baitugu. Gainera, noizbehinka jarduera, jolas, mural edota mapa kontzeptual bat egitea ezinbestekoa da ikasgaiko teoria modu eraginkorrago, azkarrago eta errazago batean barneratzeko.Laburbilduz, Didaktika Orokorrean asko ikasi dudala argi dago, hain zuzen ere, Heziberri curriculuma landu eta Unitate Didaktiko bat osatu dugulako. Beraz, sarrera honekin blogga amaitu dela adierazi nahi dizuet bigarren lauhilabetea bukatu baita. Hori esan nahi du, hiru urte soilik falta zaizkidala Haur Hezkuntzako Gradua lortzeko, hau da, gero eta gutxiago falta zaidala nire ametza betetzeko: irakasle moduan lan egitea.Besterik gabe, espero dut nire sarrerak lagungarriak izatea Didaktika Orokorreko kontzeptuak hobeto ulertzeko. 


Agur irakurle maiteok!

martes, 23 de mayo de 2017

15.AZKEN ASTEA

Azken aste honetan, lauhilabetearen hasieran adostu genuen bezala, azken aste hauetan unitate didaktikoaren aurkezpena izan ditugu. Gainera, nire taldeari asteazken honetan aurkezpena eman behar izan dugu. Esan beharra dago, aurkezpen gehienak jarduera baten bidez azalduta izan dira eta horregatik dibertigarriak eta dinamikoagoak iruditu zaizkit.


Gure unitate didaktikoaren gaia kontinenteak dira eta 5 urteko haurrekin landuko dugu. Egin dugun jardueraren bitartez, helburu bat lortu nahi dugu: haurrek kontinenteak ikastea. Horretarako lehendabiziz, munduko mapa bat jarri dugu arbel digitalean eta kontinenteak izendatu genituen.Ondoren, aurkezpen horretan Ozeania kontinentean zentratuko garela adierazi dugu, zehazki, Ozeaniako animali tipikoenak landuko ditugula: Koala eta Kangurua.


Animali hauen argazkiak erakutzi eta gero, hauei buruzko informazioa eskaini diegu haurrei. Bukatzeko, jarduera bat proposatu diegu, Koala eta Kangurua imitatzeko: Stop jolasa. Gure jarduera stop jolasaren hantza zuen, hots, haur batek beste haurrak harrapatu behar ditu baina harrapatuko duen haurra "stop" esaten badu, beste ume bat harrapatu beharko du. Beste alde batetik, Stop esan duen haurra geldirik gertau behar da eta berriz ere, mugitu ahal izateko beste ikaskide batek besarkatu beharko dio, koalak egite duten bezala. 

10 minutu pasa ondoren, koalak imitatu beharrean, kanguruak imitatu genituen, hau da, "stop"-ean dagoen haurra mugitu ahal izateko, honek makurtu eta beste ikaskide batek haren gainetik salgo egin beharko du Kaguruak bezala

                            

Jarduera honekin bukatu genuen unitate didaktikoko aurkezpena. Nire aburuz, oso dibertigarria izan da eta horrela Koalaren eta Kanguruaren kontzeptuak eta informazioa hobeto barneratuko dituzte. Gainera, ni nahiago ditut jarduera baten bidez aurkezpen bat ematea, 15 minutu hitz egiten egon beharrean, hau da, ez nago aurkezpen tradizionalen alde. Izan ere, nire ustez gehiago ikasten dugu jolasen eta ekintzen bidez, fitxak edo azterketak egin baino. Beraz, alda dezagun hezkuntza sistema zaharkitu hau, batez ere Haur Hezkuntzan, eta sortu dezagun hezkuntza-sistema bat non jolasak garrantzia handiagoa duten.

                                     

martes, 16 de mayo de 2017

14.HAURRAREN ERRUTINA HAUR HEZKUNTZAN

Azken aurreko aste hau berezia izan da, asteartean klaseko zenbait ikaskideek aurkezpen bat eman zuten, haurraren errutinari buruzkoa. Lehenengo egokitzapena zer den helarzi digute eta ondoren haurra egokituta dagoenean bere eguneroko errutina nolakoa den. Haurraren eguneroko errutina: Harrera, jolas librea, hamarretakoa, zaintza unea, bazkaldu, zaintza unea, jolas librea, siesta, jolas librea eta bukatzeko irteera.

Lehendabizikoz eskolara joatea ez da batere erraza haurrarentzat, ezta horien gurasoentzat ere. Haur batzuk negar egiten dute eskolara joatean, beste batzuk eskolan galduta sentitzen dira leku berria delako… Horregatik, hainbat gurasok beldurra diote egokitzapen fase honi. Momentu hori ahal den xamurrena izan dadin, umearen ongizatea bermatu behar da, izan ere, gure helburu nagusia haurraren ongizatea ziurtatzea da. Egokitzapen fasea ahalik eta positiboena izan dadin, hezitzaileen eta gurasoen artean harreman estua egotea ezinbestekoa da. 

Beraz, egokitzapen fasearen xedea haurra eskolara ongi egokitzea da. Aipatutako adaptazioa ahalik eta egokien eman dadin, haurrak irakaslea atxikimendu irudi seguru gisa ikusi behar du. Honek atxikimendu lotura lortzen duenean, eskolako testuinguruan seguru sentituko da eta ez du beldurrik izango. Gustura sentitzen denez, haurrak oinarrizko gaitasunak garatuko ditu; garapen kognitibo eta motorea, ahozko hizkuntza, bere buruaren ezagutza, inguruaren esplorazioa eta beste umeekiko harremanak egingo ditu. Egokitzapen aldiaren hasieran, klasean ez da gustura egongo baina denboraren poderioz, ohitzen joango dira, hau da,ingurune berri honetara egokitzen hasten dira. Egokitzapen aldi honek, orokorrean, hiru lau aste irauten dituen arren, haur bakoitzak markatuko du zenbat denbora behar duen, hortaz, haurraren erritmoa kontuan hartuko da.

Laburbilduz, egokitzapen aldian, errutinen bidez haurrak segurtasuna lortuko du ingurune berri honetan eta prozesu honetan, irakaslea, laguntzailea izango da.

Harrea eta irteera 
Harrera eta irteera uneak garrantzitsuak dira haurrarentzat. Familia eta eskolaren artean harremana sustatzen dutelako. Modu honetan, afektua, interesak eta ardurak partekatzeko unea bihurtzen da, betiere protagonista haurra bera izanda.

Haur batzuei momentu hauek gogorra egiten zaizkie, sentimenduak eta emozioak azaleratzen direlako momentu hauetan. Momentu honi aurre egiteko, funtsezkoa da eskolaren eta familiaren arteko konplizitatea egotea, haurra ingurune seguru batean dagoela pentsarazteko.

Gainera, harrera momentua erabiliko da haurraren inguruko informazioa emateko. Haur eskola gehienetan, gurasoek, etxera eramaten dute egunero haurraren liburuxka bat. Bertan, haurraren inguruko zenbait informazio zehazten dira. Ondo lo egin duen edo ia familian arazoren bat dagoen esaterako. Eguna bukatzean eta irteerarekin batera, liburuxka hau, hezitzaile edo irakasleak gurasoei bueltatzen die, egunari buruzko informazioarekin. Zenbat kaka egin duen edo zenbat lo egin duen zehazten esaterako.


Jolas librea (txokoetan, interesguneetan.. )
Harrera eta gero, haurrek ikasgelan jolas librean aritzen dira orokorrean. Gela, txokotan, interesguneetan edota beste hainbat modutan egon daiteke antolatuta. Honen arabera, haurrak espazioaren antolakuntzaren arabera, jolasteko aukera desberdinak izango ditu. Honez gain, ikastetxearen arabera, espazio desberdinak eskainiko zaizkio haurrari. Hau da, psikomotrizitate gela eduki edo ikasgelan landu dezakete psikomotrizitatea edo batzuek jolastokia dute eta beste batzuk ez. Jolastoki hau, estalia, ez estalia, parkearekin, jostailuekin… izan daiteke.

Horrez gain, jolas librea hainbat ekarpen onuragarri ditu haurrengan beraien barneko eta kanpoko mundua adierazten laguntzen duelako sinbolikoki eta horrela bere fantasia, beldurra, zailtasuna eta sormena azaldu eta lantzeko bidea dute eskuragai. 


Hamarretakoa 
Hamaiketakoa, eskola guztietan egiten den errutina bat da. Aurkezpena eman duten ikaskideak euren esperientziak helarazi digute. Izan ere, hamaiketako ezberdinak ikusi dituzte: 

-Amaia: Ikasgelatik atera eta barruko patioan elkartzen ziren eta noizean behin denboraren arabera kanpoan. Elkarren ondoan jarri eta irakaslea zatitutako fruta zeraman bola haurrez haur pasatzen joaten zen eta haurrari sardexkaz fruta hartzera gonbidatzen zitzaion. Bukatzeko kantatu egiten zen. 
-Itsaso: Haurrak jolas librean zenbiltzan eta irakasleak jolasak batzeko esaten zieten eta korroan esertzeko, beti ordu berdinean. Jolasak batu ondoren, denak korroan esertzen ziren eta makinista zen haurrak besteei gailetak banatzen zizkieten. 
-Ane: Hezitzaileak abesti bat abestu eta haurrak koltxoneta batean esertzen ziren. Esertzen ziren haurrei, hezitzaileak gaileta bat ematen zieten eta besteei ez. 
-Garazi: haurrak jolas librean zebiltzala, hezitzaileak egunero kantu berdina ipintzen zuen eta haurrak korroak esertzen ziren. Haur batzuei asko kostatzen zitzaien eserik mantentzea, baian hezitzaileak bertan egotera animatzen zituen. Egunero kantu bat kantatu eta hezitzaileak gaileta zati bat ematen zien haurrei, hauek jateko. 

Hamaiketakoarekin ondorio bat atera dute; honen bitartez hainbat gauza lantzen dituztela, besteak beste: haurrek begi esku koordinazioa lantzen dutela hamaiketakoa jan bitartean, psikomotrizitate fina eta autonomia ere lantzen dutela eta orokorrean eguneroko ekintzak helburu pedagogiko bihurtuz, haurrarren hezkuntzak osotasun bat lortzen dutela.


Zaintza uneak (pardela …) 
Zaintza uneetei erreparatuz, modu asko daude hau aurrera eramateko. Nire ikaskideek Pikler metodologia izendatu dute. Harremana, arreta eta errespetua, nagusi dira une honetan. Momentu horiek, kalitatezkoak eta plazerean oinarrituak izan behar dute. Egunerokotasunean murgilduta dauden zainketa une horiek guztiak harreman iraunkorrak sortzeko une pribilegiatuak dira. Haurra emozionalki aseta baldin badago soilik egongo da prest mundura zabaltzeko eta inguruarekin harremanetan jartzeko.

Bazkaldu
Bazkaltzearen fase honetan euren esperientziak adierazi dituzte, laurak erabat desberdinak: 
-Amaia: 2 urte terdiko haurrek eta hirukoek, autonomia lantzeko, egunero haietako bat bihurtzen zen zerbitzari, eta irakaslearen laguntzaz platerak banatu eta zerbitzatzen zituzten, horretarako, baliabideak eta altzairuak egokituak zeuden. Bazkaltzean, ez zitzaien jan nahi ez zuten ezer jatera behartzen eta bazkal ordua programa didaktiko eta hezkuntza planaren barruan zegoen. Horrez gain, bazkaltzen hasi aurretik, kantu bat abesten genuen. 
-Itsaso: Ni egon nintzen haur eskolan, bazkaltzera jangelara joaten ziren jangelako hezitzaileekin. Klasean irakasleak, eskuak garbitzera joateko esaten zieten eta etxera joaten ziren haurrei jakak eta motxilak jartzen laguntzen zieten. Ondoren, besteak eskuak garbitu eta irakasleak jangelara laguntzen zieten eta bertan, jangelako hezitzaileen laguntzarekin bakoitza bere lekuan esertzen ziren. 
-Ane: nire kasuan, 1-2 urteko gelako dinamika hau zen; gelan bertan haurrei mantalak janzten zitzaizkien eta denak jantzita zeudenean jangelara sartzen ziren. Haurrek toki finkorik ez izan arren, alergikoak ziren haurrei toki estrategikoetan ezartzen zitzaien, normalean mahai ertzean edo bestela beste mahai batean. Autonomiari dagokionez, haur guztiek beraien kabuz bazkaltzen zuten. 
-Garazi: Ni egon nintzen haur- eskolako ikasgelan, bazkaltzeko txoko bat zegoen izkina batean. Bazkaltzeko ordua heltzean, hezitzaileak lehenengo gela erdia mahai inguruan esertzeko esan eta besteak jolasten jarraitzen zuten. Mahaiak “u” forma zuen eta hezitzailea erdian jarrita, haur batzuei jaten laguntzen zien. Besteei aldiz, berak ematen zien jaten, ez baitzuten autonomiarik jaterako orduan. Inoiz ez zien derrigortzen jatera ez bazuten nahi. 


Siesta 
-Amaia: Siestari dagokionez, aldez aurretik komunera joaten ziren haurrak eta bertan, pardela jartzen zitzaien behar zutenei eta eskuak nahiz aurpegiak garbitzen zitzaien bakoitzari. Ondotik, denei bodiak jarri eta lotarako gelan sartzen ziren, gela iluntasunean egon oi zen dagoeneko eta musika lasaia jarrita.Haur bakoitzak, bere amakita edukitzen zuen eta bertan etxetik ekarritako manta, burkoa… Lo egiterako momentuan haurren batek arazorik edo beldurrik bazuen, beti hurbiltzen zitzaion irakasleren bat lasaitzera eta goxatzera. Ordu eta erdi ingurukoa izan oi zen siesta.
-Itsaso: Ni 2 urteko gelan egon nintzen eta haur batzuk bakarrik botatzen zuten siesta. Batzuk bazkaltzera etxera joaten ziren beraz, arratsaldean ez ziren eskolara etortzen eta eskolan gelditzen ziren batzuk lo egiten zuten eta beste batzuk jolastokira joaten ziren. Siesta egiten zutenak, bazkaldu eta gero jantokiko hezitzailearekin beraien gelara joaten ziren lo egitera. Bertan, oheak jartzen zituzten eta bakoitzak bere zakua izaten zuen. Hezitzaileak, musika lasaia jartzen zieten eta irakaslea klasera etorri arte jantokiko hezitzailearekin egoten ziren eta gero irakaslea sartzen zen.
-Ane: nire haur eskolan, ordu batetik aurrera (12etatik aurrera) familiak haurra hartzera etortzen ez baziren, derrigorrez siestara gelditu behar ziren eta 13:30tatik aurrera aukera zuten haurra eramateko, baina ez lehenago. Siesta unea halakoa zen; pardela aldatu, bodyan utzi eta gelan zehar koltxonetak jartzen ziren. Hezitzaileak haur bakoitzari txupetea ematen zion, behar izanez gero. Ondoren, izara batez estali eta musika erlaxantea jartzen zitzaien.
-Garazi: Nire esperientziaren arabera, haur batzuk siesta orduan lo egiten zuten eta beste batzuk ez. Siesta ordua heltzean, hezitzaileak haurrak banan banan besoetan hartu eta ikasgela ondoan zegoen gela ilun batera eramaten zituen, sehasketan haurrak lo egiteko. 

Beste alde batetik, alde praktikoari dagokionez,nire ikaskideak pardela nola ipini behar den azaldu dute. Ondoren, bukatzeko biberoia nola prestatzen den. Orokorrean oso interegarria iruditu zait aurkezpena.

Aste honetako sarrerarekin bukatzeko aipatu behar dut, asteazkenean, unitate didaktikoarekin jarraitu dugu lanean. Bukatuta daukagu jadanik, soilik egon gara lana txukuntzen. Ostiralean, berriz, honi buruzko aurkezpenak egon ziren eta hainbat jarduera dinamiko eta dibertigarri burutu genituen.

viernes, 5 de mayo de 2017

13.EBALUAZIOA

Aste honetan Unitate Didaktikoaren azken pausuarekin egon gara, ebaluazioa hain zuzen ere. Asteartean, metodologiarekin egon ginen eta asteazkenean, ordea, ebaluazioarekin. Beraz, unitate didaktikoarekin amaitu dugula esan dezakegu. Hala ere, denbora dugunez lana txukundu eta hobeto antolatuko dugu. Arestian esan bezala, ebaluazioari buruz jardun dugu. Ebaluazioa ez da bakarrik denbora unitate bat, ikasleei buruz egiten dugun zerbait, bukaeran egiten dugun zerbait...Ez da soilik kalifikazio bat.ebaluazioa autokontzeptu eta autoestimuarekin harreman estua dauka. Baita frustrazioa, aurrera jotzeko aukerarekin, autonomiarekin... lotura du. Beraz, ebaluatu nahi dugunari buruzko informazioa jasotzea, patroi edo irizpide batzuekin konparatzea, analisia egin, kalifikatzea eta aldaketa prestatzea da ebaluazioa.Hurrengo mapa kontzeptualean, gai honi buruzko informazio gehiago eskaintzen dizuet:
                      


Gainera aste honetan nire taldeari ebaluazioari buruzko aurkezpena egin behar izan dugu. Betiko moduan egin beharrean, hots, guk azalpen bat eman beharrean, bururatu zitzaigun jarduera bat burutzea interesgarriagoa eta dinamikoagoa egiteko. Hasteko, folio bat atera behar izan dute eta gero, egin beharreko jarduera azaldu diegu. Folioan marrazki bat egin behar izan dute. (etxea, zuhaitza eta mendiak). Ondoren, 4 bolondres arbelera atera dira euren marrazkiak adierazteko.(zer marraztu duten, nola... Gero, haien artean marrazkiak partekatu dituzte eta azaldu digute zer nolako hobekuntzak egingo zenituzketen euren kideen marrazkietan.(koebaluazioa). Hori bukatzean, berriz ere bakoitzak bere marrazkia hartu du eta norbera ebaluatu da.(autoebaluazioa). Hortaz, jarduera honen bidez hezitzaileok ikasleak ebaluatu ahal ditugu(heteroebaluazioa), euren artean ebaluatu daitezke eta azkenik euren burua ere. Horrela 3 ebaluazio mota gauzatuko ditugu.

Besterik gabe, hurrengo astean beste sarrera batekin bueltatuko naiz.



Ongi izan!

jueves, 4 de mayo de 2017

12.METODOLOGIA



Kaixo irakurle maiteok!
Sarrera honetan unitate didaktikoko aurreazken pausuari buruz hitz egingo dizuet. Aste honetan, asteartean gure unitate didaktikoarekin egon ginen lanean, astero bezala. Gainera, gure ikaskide batzuk unitate didaktikoaren inguruko aurkezpenak egin zituzten.
Beraz, aste honetako gaia metodologia da. Hori dela eta, idatzizko azalpen bat egin beharrean, bideo txiki bat utziko dizuet metodologiari buruzkoa.

                            
                               
Hurrengo astean, unitate didaktikoko azken pausua azalduko dizuet.
Ordura arte, ondo ibili!

11.Aste Santua

Hiru eguneko aste honetan unitate didaktikoarekin egon gara lanean. Asteartean Maitanek gure lana egiten utzi zigun eta asteazkenean, berriz, ez genuen didaktikarik izan lan modularreko tutoretzak zeudelako. Beraz, sarrera hau eskasa ez izateko nire taldearen unitate didaktikoari buruzko informazioa eskainiko dizuet.

Resultado de imagen de mapa del mundo niñosAztertu dugun ikastetxea Miguel de Cervantes du izena, Gasteizen kokatuta dagoena. Guk, bereziki, haur hezkuntzako D ereduko bigarren zikloan egin dugu behaketa. Ikusi dugu, atzerritarrak ez diren haurrak ez direla harremanetan jartzen kultura desberdina duten haurrekin. Hori dela eta, hainbat konponbide emango ditugu lan honen bitartez.
Gatazka hau konpontzeko proposatzen dugun gaia “kontinenteak” dira. Gai hau jorratzeko, kultura eta arraza desberdinetako pertsonekin lanean ibiliko gara.

Ikastetxearen ezaugarriak eta printzipio metodologiakoak adierazi eta gero, gure unitate didaktikoko helburu orokorrak, Heziberri erreferentzia izanez, eta helburu zehatzak helarazi ditugu. Ondoren, Curriculuma jarraituz, gure jardueretan landuko diren konpetentziak jarri ditugu. Bukatzeko, aste labur honetan edukiekin egon gara lanean, pasaden astean bukatu ez genituelako. Beraz, ikusi ahal duzuenez Heziberri izeneko Curriculuma jarraitzen egon gara uneoro, ezinbestekoa baita unitate didaktiko bat osatzeko.

Amaitzeko, Aste Santua datorrela badakigu. Hala ere, lanean ariko gara unitate didaktikoarekin.
Besterik gabe, ondo pasa Aste Santuan!
Resultado de imagen de oporrak

lunes, 10 de abril de 2017

10.EDUKIAK

Hamargarren aste honetan, Unitate Didaktikoarekin jarraitu dugu lanean. Asteartean eta asteazkenean nire taldeak  unitate didaktikoaren helburuak burutu ditugu, saiatzen gara  astero lanarekin aurrera egiten. Ostiralean, ordea, Maitanek edukiei buruko power point bat eskaini zigun, gure lanarekin jarraitu ahal izateko. Baita ere, astero bezala aurkezpenak egon ziren, hau da, edukiei buruzkoak.
Jarraiki, edukien informazioa helaraziko dizuet.

Zer dira edukiak?
  • Arloko edo irakasgaiko helburuak lortzeko modu integratuan landu behar diren prozedurak, kontzeptuak eta jarrerak.
  • Jarritako helburuak lortzeko bitartekoak dira, eta unitate didaktikotan, sekuentziatan, ikaskuntza‐nukleotan, proiektutan eta antzekoetan egituratuta egon behar dute.

Irakaskuntzako eduki motak
  • Esperientzia-eremuetakoak edo arloetakoak.
  • Jarrerazkoak, prozedurazkoak eta kontzeptualak.
  • Oinarrizko, aukerako eta eduki askeak.

Esperientzia eremuetako edukiak

Oinarizko konpetentzia espezifikoak
Haur Hezkuntza eremua
Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia.
Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena
Matematikako konpetentzia
Noratsunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena eta Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren et asozialaren ezaguera
Zientziarako konpetentzia
Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren et asozialaren ezaguera

Teknologiarako konpetentzia
Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren et asozialaren ezaguera

Konpetentzia sozial eta zibikoa
Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren et asozialaren ezaguera

Arterako konpetentzia
Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena
Konpetentzia motorra
Nortasunaren eraikuntza eta komunikazioa eta adierazpena

Jarrerazkoak, prozedurazkoak eta kontzeptuzkoak:
  • Kontzeptuala: gertakari eta jakituria sinpleak dira. Irakasleei errealitatea ulertzen eta interpretatzen laguntzeko, esate baterako, gorputzen oinarrizko beharrizanak zeintzuk diren ulertzea.
  • Prezedurazkoak: ikastera edo arazo bat konpotzeko daraman lan bat egitera zuzenduriko ekintzen multzoa da. Trebetasunak, teknikak eta estrategiak sartzen dira. Objektuen oinarrizko sailkapena, ezaugarri eta erabilpenaren arabera.
  • Jarrerazkoak: pertsonek gauza baten edo beste norbaiten aurrean dituen ohizko disposizioak dira. Balioetan oinarritzen dira. Balioek bizitza orientatu eta jokabidea mugatzen duten idealak dira. Arauek jokabidezko jarraibideak dira, sendo izan nahi badute balioek ematen duten zilegitasuna izan behar dute. Adibidez, eskola eta familia inguruko kideen sexu, rol, ezaugarri pertsonal etab. Aniztasunarekiko errespetua izan behar da.

Oinarrizko, aukerako eta eduki askeak
Definizioak
Adibideak
Oinarrizko edukiak: ikasle guztiek menperatzekoak (nahikoa)
Animalien bizitza-zikloaren faseak
aukerako edukiak: ez dira nahitaez lortu beharrezkoak. Guztien artean, ikasle bakoitzak batzuk aukeratzen ditu, berak lortzeko.
Animali jakin baten ezaugarria eta ohiturak
Eduki askeak: ikasle bakoitzak bere kabuz planteatzen dituen edukiak
Animalien pisua, luzera, abiadura


Edukiak aukeratzeko irizpideak
  • Umearen garapen psikologikoa , interesak, aurre ezagutzak eta trebetasunak kontuan harturik esanguratsuak izatea.
  • Diztiplina, arlo edo esperientzia-eremu bakoitzeko garrantzitsuenak, adierazgarrienak eta transferigarrienak.
  • Gure inguru fisiko eta sozialak eskatzen dizkigunak. Gizarte-errealitatea aldatzeko sartu beharreko edukiak (analisi soziokritikoa egin ostean).
  • Ikasturtean zehar era ziklikoan agertzen diren ekintzak kontuan hartu: Olentzero, inauteriak, etab.
  • Curriculum Ofizialeko edukiak.

Edukien sekuentziazio aukerak
  • Zikloetan zehar sekuentziatu eta antolatu behar dira, umeei jarduera desberdinen bidez aurkezteko. Sekuentziatzeko bi aukera:
    • Lineala: eduki bakoitza behin baino ez da lantzen, bata bestaren atzetik. Eduki bakoitzari emandako denbora eta garrantzia berdina izan daiteke edo ez.
    • Konplexua: eduki edo gai bat hainbat eratan landu daiteke, aurreko eduki edo gai batera bueltatu, hainbat unetan, gero eta sakontasun gehiagoz, zenbait ikuspegitatik, eta ikuspegi horietatik lan egiteko beste eduki batzuk sartu.

Edukiak sekuentziatzeko irizpideak
  • Eduki sinpleetatik konplexuetara joatea.
  • Globaletik elementuetara. Bibentzietatik elementuetara.
  • Testuinguru soziala kontuan izatea.
  • Esanguratsua izatea: aurre ezagutzak eta edukien arteko erlazioa kontuan izatea.
  • Diztiplinen egitura eta logika kontuan izatea.
  • Integrazioa eta oreka mantentzea.
  • Edukien, eta prozeduren zailtasun progresiboa kontuan izatea.
  • Prozeduretatik eduki kontzeptualetara joatea.
  • Ardatz antolatzaileak aukeratzea.

Sekuentziazioaren eta antolaketaren ondorioz

  • Edukiak makrosekuentzietan eta mikrosekuentzietan antolatzen dira.
    • Makrosekuentziak: ikasturte baterako edo denbora luzerago egiten dira eta etapako irakasleen taldeak edo sailak egiten du.
    • Mikrosekuentzia: ikasturte baterako elkarren artean erlazionaturiko unitate didaktikoen multzoa da eta zikloko irakasle taldeek egiten du.

domingo, 2 de abril de 2017

9.ASMOAK

Aste honetan Unitate Didaktikoarekin jarraitu dugu lanean. Asteartean lehenengo pausuarekin egon ginen, hots, egoeraren azterketa. Asteazkenean, berriz, Maitanek Unitate Didaktikoa osatzeko beste pausu baten azalpena eman zuen: asmoak.
Asmoak hainbat motatakoak izan daitezke, horretarako galdera hauek planteatu beharra dago:
  • Ze pertsona mota eraikitzen lagundu nahi dugu?
  • Zein gaitasun dira ezinbesteko pertsona batengan?
  • Nola irakatsi nahi duzu?
  • Zein printzipio mantenduko zenuke beti zure irakaskuntzan?
Irakaste-ikaste prozesuaren asmoei erreparatuz, hauek aurki ditzakegu:
  • Helburua: umeengan lortu edo garatu nahi dugun gaitasun edo jokabidea , esate baterako, animalia basatiak ezagutzea…
  • Konpetentzia: hainbat eratako ikasketa integratzen dituen gaitasuna, egoera zehatzetan jokoan jartzen dena, adibidez, kultura zientifikoan, teknologikoan eta osasunekoan konpetentzia.
  • Adierazpen-helburua: umeak lan egin behar duen egoera, aurre egin behar dion arazoa edo inplikatu beharreko betebeharra, esate baterako, zoo-parkea bisitatu eta bisita ikasgelan landu.
  • Prozedura-printzipioa: irakaste-ikaste prozesua garatzean bete behar den baldintza edo irizpidea zehazten duena.
Orokortasuna eta globaltasuna kontuan harturik hauek bereizi ditzakegu:
  • Xedea: garatu nahi dugun pertsona mota (edo ume mota) definitzen du erabateko orokortasunez, adibidez,: umeak integralki garatuta egotea.
  • Helburu orokorra: pertsonengan edo umeengan garatu nahi dugun ahalmen edo gaitasuna da. Xedearen zehaztapena da, esate baterako, norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea.
  • Helburu espezifikoa: umeengan lortu nahi ditugun gaitasun oso zehatza edo jokabidea da. Helburu orokorraren zehaztapena da,hau da, libreki egin ditzakeen hainbat ekintzatan (jolasak, plastika, etab.), lehenengoz zer egingo duen pentsatzea eta gero egitea.
Derrigortasuna kontuan harturik:
  • Gutxieneko helburua: ume guztiek lortu behar duten helburua (nahikoa)da, adibidez, animalien bizitza-zikloaren faseak era ordenatu batean aipatzea.
  • Aukerako helburua: helburu hau ez da nahitaez lortu beharrekoa. Guztien artean, ume bakoitzak batzuk aukeratzen ditu, berak lortzeko, esate baterako, animalia baten ezaugarriak, ohiturak, etab.
  • Aipatzea Helburu askea: ume bakoitzak bere kabuz planteatzen duen helburua, adibidez, animalien errekorrak (pisua, luzera, abiadura, etab.) aipatzea.
Esan beharra dago, asmo guzti hauek elkargarriak dira, danak landu daitezke momentu jakin batean.asmo baten ez du bestea baztertzen.

Bestalde, ostiralean,  ikaskide batzuek, unitate didaktikoaren asmoak edo helburuei buruzko aurkezpenak egin zituzten. Lehenengoa irakaste-ikaste prozesuaren asmoei buruz jardun zuten. Bigarrena, hezkuntzaren xedeak zeintzuk diren adierazi zituzten. Hirugarren aurkezpenean orokorrean unitate didaktikoaren asmoak jorratu zituzten. 

Bukatzeko, helburuei dagokionez, ezinbestekoak dira irakaskuntza-ikaskuntza prozesu egoki bat izateko. Izan ere, xederik ez duen ikastetxea ez du iparrik, hau da, ez du inolako norabiderik izango. Hori dela eta, asmoak funtsezkoak dira helmuga bat izateko hezkuntza prozesu osoan zehar. Gainera, nire aburuz, batez ere, Haur Hezkuntzan jarduerak edo jolasak burutu baino lehen helburuak adostu behar dira irakasle eta ikasleen artean eta helburu horiek faktibleak izan behar dira, hots, gaitasun guztiak garatuta ez dituztela jakinda, xedeak errazak edo zailtasun gutxikoak izan behar dira. Horrela, helburuak faktibleak eta elkarrekin adostutakoak izaten badira, nire ustez, motibatuta egongo dira jarduerak burutzeko.

Besterik gabe, hurrengo astean Unitate Didaktikoarekin jarraituko dugu.

Agur!

lunes, 27 de marzo de 2017

8.ASTEA

Hasteko ongi etorria eman beharra dago didaktika orokorreko irakasle berriari, Maitane Belasko izenekoa.

Asteartean hasi zen Maitanek klasea ematen. Klase horretan azalpen bat eman zuen irakasgaiari buruz eta zuzenean jarri ginen aurkezpenak egiten. Bakoitzak bere izena, urteak, non bizi garen etab adierazi behar izan genuen.

Gero, asteazkenean, Power Point baten bidez Maitanek egoeraren azterketari buruzko azalpen txiki bat eman zuen. Egoeraren azterketa “unitate didaktikoa” izeneko lana osatzeko izango da. Beraz, azalpena eman ondoren K2 moduluko taldeetan jarri ginen lanarekin hasteko. Egoeraren azterketan kontuan hartu behar dira ikastetxearen datuak, egoeraren ezaugarri nagusiak eta justifikazioa.

Beste alde batetik, lana egiten egon ginen bitartean azaldu zigun zer metodologia erabiltzen zuen. Maitanek astero gai berri bat landuko du eta soilik 30 minutu inguruko azalpenak emango ditu, asko luzatuz gero azalpen horrekiko interesa galduz joango garelako.

Maitanek ere adierazi zigun astero 3 edo 4 taldek aurkezpen bat eman beharko dutela aste horretan jorratutako gaiaren inguruan.

Aurkezpen hauei jarraiki, ostiralean bi izan genituen egoeraren azterketaren inguruan. Lehenengoa, talde batek power point baten laguntzarekin eskola baten egoeraren azterketa egin zuten. Bigarren taldea, ordea, korrikaren egoeraren azterketa gauzatu zuten. Azken hauek power point bat erabili beharrean, artikulu bat erabili zuten. Esan behara dago, azken aurkezpen hau interesgarriagoa iruditu zitzaidala Korrika gaia jorratzen zuelako. Gainera, azalpena dinamikoagoa egiteko gure partaidetza sustatu zuten artikulua irakurri behar izan genuelako. Bukatzeko, Korrikari buruzko bideo bat ipini ziguten, ikusi nahi izanez gero hemen behean utziko dizuet. 



Maitaneren metodologia erreparatuz, asko guztatuko zaidala esan baharra dauka. Izan ere, hark adierazi beazala, aurkezpen motzak emango ditu. Horrela, gure interesa konstantea izango da eta ez gara aspertuko. Gainera, gaur egungo irakasle askok egoten dira saio osoan zehar txapa ematen, inolako parte hartzea sustatu gabe. Uste dute horrela aurkeztutako gaia ulertu eta ikasi dugula baina egia esanda, ez. Irakasleen aurkezpena asko luzatuz gero entzuteari uzten diogu, interesa galtzen baitugu. Maitanek, aldiz, badirudi parte hartzea eta taldekako lana bultzatzen duela uneoro. 

Bukatzeko, praktikari ere garrantzia handia emango dio, ez bakarrik klase teorikoei. Hori dela eta, aurkezpenak eta jarduerak egingo ditugu didaktikari buruz, horrela ikasgaia modu eraginkorrako eta dinamiko batean barneratuko dugu.


Besterik gabe, hurrengo astera arte!

martes, 14 de marzo de 2017

7.ASTEA

Haste honean zenbait aipu jorratuko ditut. Lehenengoa, didaktikako bi liburu interesgarriei buruz hitz egingo dut. Bigarren aipua, berriz, ikaskide batzuk, goi mailako ziklo bat egin zutenez unitate didaktikoei buruzko aurkezpen bat gauzatu dute astearte honetan.

Liburuei erreparatuz, Teoria y desarrollo del curriculum, José Felix eta Nieves Blanco idazleak eginikoa eta beste alde batetik, El curriculum en la escuela infantil liburua, Juan Cervera, Josefina Zabala eta beste idazle batzuek idatzitakoa gainetik irakurri genituen Curriculumaren informazioa jasotzeko asmoarekin.

Bi liburu hauetatik guretzat informazio interesgarriena atera genuen:

1.-Zer da Curriculuma?
Eskoletan prantikan jarri behar den planifikazio bat da, irakaskuntza-ikaskuntza prozedurak antolaten dituena.

2.-Hezkuntzaren dimentsioak
  • Dimentsio sensoriala
  • Dimentsio psikomotrizitatea
  • Dimentsio kognitiboa
  • Dimentsio afektiboa 
  • Dimentsio soziala
  • Komunikaziozko dimentsioa
  • Dimentsio morala
  • Dimentsio sexuala
  • Dimentsio estetikoa
  • Dimentsio sortzailea
  • Dimentsio religiosa
3.-Curriculum proiektua




4.-Curriculumaren proposamena
Curriculumak eduki pedagogikoak, hizkuntza eta irakasteko estrategiak kontuan hartzen baditu ikasleen garapen kognitiboa bultzatuko du. Irakurritako liburuetan honako eskema bat agertzen zen: 





5.-Prozeduraren printzipioak
Guk irakasleok:
  • Haien jokabide propioak izaten lagundu.
  • Bide okerretik doala jakinaraztea.
  • Kulturarteko gatazketan dauden emozioaz konturatzen laguntzea.
  • Irakastea kultura ezberdinetako pertsonak daudela, hainbat arrazoi historiko eta sozialengatik.
  • Zailtasunak dituen haurrari laguntza eskeintzea.

6.-Antolaketa motak
Harreman interpertsonala garatuko da ikaskuntza prozesuaren jardueren bitartez. Gainera, liburuak azpimarratzen du jardueraren helburuak eta testuingurua kontuan hartu behar dela irakaskuntza-ikaskuntza prozesu egoki bat izateko.



UNITATE DIDAKTIKOA

Hau alde batera utzita, arestian esan bezala nire ikaskide batzuk beste aurkezpen bat egin dute unitate didaktikoari buruzkoa. Helarazi digute unitate didaktikoak zenbait zehaztapen maila dituela:
  1. Lehenengo zehaztapen maila
  2. Bigarren zehaztapen maila (ikastetxeak, programazioa)
  3. Hirugarren zehaztapen maila
Zer da unitate didaktiko bat? Irakasle lana antolatzeko baliabidea, elementuak modu koherente eta ordenatu batean antolatzen dituena, baita ere denbora planifikatzeko baliabidea da. Irakasleak garen heinean,  Unitate Didaktiko bat egitea ezinbesteko da planifikatzeko eta Curriculuma kontrolatzeko. Honen iraupena orokorra edo zehatza izan daiteke, hots, ikasturte oso bat edo 15 egunekoa. 

Halaber, unitate didaktikoa baliagarria da praktika hobetzeko, aniztasunari erantzuteko, haurraren beharretara egokitzeko, gure lana ebaluatzeko etab. Unitate didaktikoa hainbat elementu nagusi ditu:

1.-Justifikazioa
  • Sarrera
  • Testuingurua
  • Gaia arrazoitu
  • Gelaren zikloa
  • Unitate Didaktikoaren izenburua
  • Denboralizazioa
2.-Helburuak
  • Unitate Didaktikoaren araberakoak
  • Orokorrak eta espezifikoak
  • Beste dokumentuak kontuan izan behar dira
  • Nola idatzi behar da (-tea/-tzea)
3.-Edukiak
Curriculumetik hautatu behar dira eta 3 multzotan banatzen dira.

4.-Hasierako ebaluazioa
Nahiaren araberakoa izango dira.

5.-Baliabideak
  • Baliabide materialak:margoak, arkatzak, liburuak...
  • Giza baliabideak: Hezitzailea, psikologoa, garbitzailea, zuzendaria...
  • Denbora
  • Baliabide ekonomikoa: Kontuan hartu behar dugu ea ikastetxeak nahi ditugun jarduerak ordaindu ahal dituen ala ez.
  • Espazioa: gela nola antolatuta dagoen.
6.-Metodologia
Irakasteko eta ikasteko prozesuaren antolaketari buruzko erabakien multzoa, honako alderdi hauek lantzen dituena, inklusibotasun-printzipioari jarraituz:
  • Edukien aukeraketari buruz hartutako erabakiak
  • Edukien antolaketa
  • Jarduera motak
  • Ikasleen taldekatzeak
  • Erabili beharreko baliabideak
  • Lekuen eta denboren antolaketa
  • Ebaluaziorako printzipioak eta prozedurak
  • Ikasleen eta irakasleen eginkizuna
7.-Jarduerak: metodologiarekin harreman zuzena du eta koherentzia izan behar dute.

8.-Hezitzailearen rola: metodologiarekin ere lotu dezakegu eta esku-hartzearen nondik norakoa kontuan hartu behar du.

9.-Ebaluazio irizpideak
Haur Hezkuntza ebaluatzeko tresna nagusiena BEHAKETA da. Ebaluatuko da egindako lanari buruzko hausnarketa bat eginez, hala nola, ea haurrak estrategia hobeak garatzen dituen.

Beraz, aste honetan curriculuma eta unitate didaktikoa jorratu dugu.