Haste honean zenbait aipu jorratuko ditut. Lehenengoa, didaktikako bi liburu interesgarriei buruz hitz egingo dut. Bigarren aipua, berriz, ikaskide batzuk, goi mailako ziklo bat egin zutenez unitate didaktikoei buruzko aurkezpen bat gauzatu dute astearte honetan.
Liburuei erreparatuz, Teoria y desarrollo del curriculum, José Felix eta Nieves Blanco idazleak eginikoa eta beste alde batetik, El curriculum en la escuela infantil liburua, Juan Cervera, Josefina Zabala eta beste idazle batzuek idatzitakoa gainetik irakurri genituen Curriculumaren informazioa jasotzeko asmoarekin.
Bi liburu hauetatik guretzat informazio interesgarriena atera genuen:
1.-Zer da Curriculuma?
Eskoletan prantikan jarri behar den planifikazio bat da, irakaskuntza-ikaskuntza prozedurak antolaten dituena.
2.-Hezkuntzaren dimentsioak
- Dimentsio sensoriala
- Dimentsio psikomotrizitatea
- Dimentsio kognitiboa
- Dimentsio afektiboa
- Dimentsio soziala
- Komunikaziozko dimentsioa
- Dimentsio morala
- Dimentsio sexuala
- Dimentsio estetikoa
- Dimentsio sortzailea
- Dimentsio religiosa
3.-Curriculum proiektua
4.-Curriculumaren proposamena
Curriculumak eduki pedagogikoak, hizkuntza eta irakasteko estrategiak kontuan hartzen baditu ikasleen garapen kognitiboa bultzatuko du. Irakurritako liburuetan honako eskema bat agertzen zen:
5.-Prozeduraren printzipioak
Guk irakasleok:
- Haien jokabide propioak izaten lagundu.
- Bide okerretik doala jakinaraztea.
- Kulturarteko gatazketan dauden emozioaz konturatzen laguntzea.
- Irakastea kultura ezberdinetako pertsonak daudela, hainbat arrazoi historiko eta sozialengatik.
- Zailtasunak dituen haurrari laguntza eskeintzea.
6.-Antolaketa motak
Harreman interpertsonala garatuko da ikaskuntza prozesuaren jardueren bitartez. Gainera, liburuak azpimarratzen du jardueraren helburuak eta testuingurua kontuan hartu behar dela irakaskuntza-ikaskuntza prozesu egoki bat izateko.
UNITATE DIDAKTIKOA
Hau alde batera utzita, arestian esan bezala nire ikaskide batzuk beste aurkezpen bat egin dute unitate didaktikoari buruzkoa. Helarazi digute unitate didaktikoak zenbait zehaztapen maila dituela:
- Lehenengo zehaztapen maila
- Bigarren zehaztapen maila (ikastetxeak, programazioa)
- Hirugarren zehaztapen maila
Zer da unitate didaktiko bat? Irakasle lana antolatzeko baliabidea, elementuak modu koherente eta ordenatu batean antolatzen dituena, baita ere denbora planifikatzeko baliabidea da. Irakasleak garen heinean, Unitate Didaktiko bat egitea ezinbesteko da planifikatzeko eta Curriculuma kontrolatzeko. Honen iraupena orokorra edo zehatza izan daiteke, hots, ikasturte oso bat edo 15 egunekoa.
Halaber, unitate didaktikoa baliagarria da praktika hobetzeko, aniztasunari erantzuteko, haurraren beharretara egokitzeko, gure lana ebaluatzeko etab. Unitate didaktikoa hainbat elementu nagusi ditu:
1.-Justifikazioa
- Sarrera
- Testuingurua
- Gaia arrazoitu
- Gelaren zikloa
- Unitate Didaktikoaren izenburua
- Denboralizazioa
2.-Helburuak
- Unitate Didaktikoaren araberakoak
- Orokorrak eta espezifikoak
- Beste dokumentuak kontuan izan behar dira
- Nola idatzi behar da (-tea/-tzea)
3.-Edukiak
Curriculumetik hautatu behar dira eta 3 multzotan banatzen dira.
4.-Hasierako ebaluazioa
Nahiaren araberakoa izango dira.
5.-Baliabideak
- Baliabide materialak:margoak, arkatzak, liburuak...
- Giza baliabideak: Hezitzailea, psikologoa, garbitzailea, zuzendaria...
- Denbora
- Baliabide ekonomikoa: Kontuan hartu behar dugu ea ikastetxeak nahi ditugun jarduerak ordaindu ahal dituen ala ez.
- Espazioa: gela nola antolatuta dagoen.
6.-Metodologia
Irakasteko eta ikasteko prozesuaren antolaketari buruzko erabakien multzoa, honako alderdi hauek lantzen dituena, inklusibotasun-printzipioari jarraituz:
- Edukien aukeraketari buruz hartutako erabakiak
- Edukien antolaketa
- Jarduera motak
- Ikasleen taldekatzeak
- Erabili beharreko baliabideak
- Lekuen eta denboren antolaketa
- Ebaluaziorako printzipioak eta prozedurak
- Ikasleen eta irakasleen eginkizuna
7.-Jarduerak: metodologiarekin harreman zuzena du eta koherentzia izan behar dute.
8.-Hezitzailearen rola: metodologiarekin ere lotu dezakegu eta esku-hartzearen nondik norakoa kontuan hartu behar du.
9.-Ebaluazio irizpideak
Haur Hezkuntza ebaluatzeko tresna nagusiena BEHAKETA da. Ebaluatuko da egindako lanari buruzko hausnarketa bat eginez, hala nola, ea haurrak estrategia hobeak garatzen dituen.
Beraz, aste honetan curriculuma eta unitate didaktikoa jorratu dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario