viernes, 10 de marzo de 2017

6.ASTEA

Hasteko emakumea naizen aldetik, gogorarazten dut asteazken honetan, hots, martxoaren 8an emakumeen eguna izan zela, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, alegia. Egun honetan, beste 364 egunak bezala emakume guztiok gure eskubideen alde borrokatzen dugu, gure helburua lortzearren: berdintasuna generoen artean.


Noiz hasi zen ospatzen egun hau?
1857ko maiatzaren 8 an ohialgintzako hainbat emakume huelga bat egin zuten Nueva Yorkeko kaleetatik jazan behar zituzten lan-baldintza kaskarrak zalatzeko asmoarekin. Gero, 1908ko maiatzaren 5ean New Yorken ere, beste huelga bat burutu zen, emakume talde bat lan baldintza duinak nahi zituztelako: ordu gutxiago lan egitea, soldata on bat izatea, denbora izatea haurrak hezitzeko etab. Huelga horren ondorioz, fabrikako jabeak lantegi osoa erre zuen emakume guztiak barruan sartuta zeudela. Handik aurrera, emakumeak protestatzen hasi ziren, han hazi ziren mugimendu feministak eta egun honen ospakizuna.
Resultado de imagen de feminismoBestalde, nire aburuz egun hau ez da beharrezkoa ospatzea, emakumeen eguna urteko 365ak direlako. Egun guztietan gizon guztiak entzun behar gaituzte hemen gaudela eta gure eskubideen alde borrokotatuko dugula. Nazkatuta gaude gizonen alde egiten duen gizarte onetan bizitzea, patriarkatu hau emakume oro zapaltzen gaitu: soldata baxuagoak, haurdun geratzeko asmoa izanez gero lana aurkitzeko zailtasunak izaten ditugu… Izaerari dagokionez, sensualak, printzesa modukoak, señoritak bezala konportatu beharrekoak… Arroparen aldetik, soinekoak eta gonak erabili ezean marimacho kontzeptua sarritan entzun behar izan dut. Aski da! Ezin dugu matxismo hau gehiago jasan, emakume guztiak esnatu behar gara, begiak ireki eta ikusi zer nolako gizarte matxista batean bizi garen, non emakumeak ez ditu kontuan hartzen. Gizarte honi erakutsi behar diogu, zer indartsuak garen, inteligenteak, ausartak, ederrak, jatorrak, langileak… Beraz, esna zaitez emakume eta borrokatu zure eskubideen alde.
Hezkuntzari dagokionez, irakasleok irakatsi behar diegu ikasleei generoen artean berdintasuna dagoela eta nola ez, estereotipo horiek alde batean utzi behar dituztela. Klasean egingo diren jarduerak ezin dira estereotipatuak izan, neskek mutilek egiten dituzten kirolak eta ekintzak egin ditzakete eta alderantziz. Neska batek futbolean jolastu dezake eta mutil bat panpin batekin.
                                                       Resultado de imagen de niños y niñas sin sexismo
Feminismoa alde batera utzita, aste honetan nire ikaskide batzuk (Ane, Naiara eta Amaia), Blog bat sortu dute ( http://didaktikakobehatzaileak.blogspot.com.es/ ) klaseetako informazio interesgarriaren laburpena, informazio gehiagarria edo gure zalantzen erantzunak argitaratzeko.
Horretarako korreo bat ere egin dute:
didaktikakobehatzaileak@gmail.com                                         Imagen relacionada



Amaia izenekoa ebaluazio- paradigmari buruz aurkezpen bat egin du. Nik aurkezpen horren apunteak hartu eta nire Power Point bat egin dut. Amaiak egindako aurkezpena oso interesgarria eta dinamikoa iruditu zitzaidan. Aurkezpena nola ez, Haur Hezkuntza esparrua jorratzen du, gaitasunak helburuak, etapa honen garrantzia etab. Hemen utziko dizuet nik egindako lana, ze o zer ulertu ezean problema barik galderak egin.

Hala ere, Amaia Elizagoianek preziko orrialde bat du non bere aurkezpenak argitaratzen ditu. Hemen utziko dizuen Amaiaren esteka:
https://prezi.com/user/4yxks5la5oge/

Besterik gabe, hurrengo astera arte. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario