viernes, 3 de marzo de 2017

5.-LOCZY: HEZITZEKO LEKU BAT

Resultado de imagen de emmi piklerGaur, didaktika saioan film bat ikusi dugu Emmi Piklerren metodologia erakusten duena. Filma ikastola publiko batean gertatzen da eta 1-3 urteko haurrekin gauzatuko dute. Ikastola hau berezia da bertan lan egiten duten pertsonengatik eta lan egiteko moduagatik. Hasieran, aitak haien umeei arropa aproposa janzten diete eta konturatu nahiz, aitak haurrari musu bat eskatzen diola baina honek filma grabatzen ari den kamerarekin  adigabetuta dago, hots, haurra denbora behar du bere aitari musu bat emateko, aita agurtzeko prest dagoenean ematen dio musu.

Gero, ikus dezakegu planteamendu pedagogiko bat: norbanakoen beharrei garrantzia handiago ematen diete, taldearen osotasunari baino, esate baterako, eszena batean talde osoa kanpoan daude, ikasgelatik kanpo; ume bat, berriz, bere denbora behar du eskailerak bera bakarrik jaisteko. Hezitzaileak haurrari lagundu beharrean, motibatzen dio hark bakarrik jaitsi ditzan.

Ikastola hau berezia da ere anbiguetate gabeko lekua delako. Haurrak estimulatzeko, hezitzaileek ez dira aktiboak, ez dute parte-hartzen jardueretan, horrela haurren kuriositatea piztuko dute eta utziko diete libreki jolasten eta esperimentatzen. Hezitzaileek soilik jostailuak antolatzen edo batzen dituzte. Izan ere, ekintzak eten egiten badituzte umeen garapenean eragina izango du.

Baliabide didaktikoei dagokienez, hezitzaileek entzute aktiboa dute, laguntza eskaintzen dute, begirada garrantzitsua da… haurren garapena bermatzeko. Beraz, hezitzaileen papera haurren beharrak asetzea da. Umeek topatzen duten guztia kontuan hartzen da irakaskuntza-ikaskuntza prozesua gauzatzeko, adibidez, ikasleek inurritegi bat aurkitzean hezitzaileek aprobetxatzen dute irakasteko.


Resultado de imagen de bebes besoBestalde, Loczyk ere honako hau jorratu zuen: hezitzaileek musu bat umeei ematea gomendagarria al da? Ez. Irakasleok ezin diegu umeei musu bat eman, hasieratik bereiztu behar dutelako nor den ama eta nor irakaslea. Afektua amak eman behar dio, horrek ez du esan nahi guk ezin diegula sentimenduz edo enpatiaz hitz egin, hots, ezin gara sentimentalki inplikatu behar baina gure lana sentimenduz egin behar dugu. Gainera, ezin diegu haurrei behartu musu edo besarkada bat ematera. Izan ere, guretzat musu bat ematea agurtzeko ez du suposatzen esfortzu asko, egunero egiten dugu, ekintza normaltzat jotzen dugu. Haurrentzat, ordea, musu bat ematea ezagutzen ez duen pertsona bati zaila edo desatsegina da. Hori dela eta, haurrek haien alderdi afektibo hori bakarrik eskainiko diete konfiantza dutenen pertsonekin, batez ere, gurasoekin.

Hortaz, hausnarketa txiki honekin bukatuko dut aste honetako sarrera, hurrengo astean film hoen jarraipena eskainiko dizuet oso interesgarria iruditu zaidalako. Gainera, nire aburuz beste metodologiak ikustea eta ikastea ezinbestekoa da, gero gure metodologia edo irakasteko era sortzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario