Hirugarren aste honetan Didaktika Orokorra ikasgaian Nekane Otxoaren bideo interesgarri bat ikusi dugu. Nekane Arrankudiagako eskolako zuzendaria da eta bideo honen bitartez hainbat proiektu erakusten ditu haurrek irakurtzen eta idazten ikas dezaten modu dinamiko eta erakargarri batean. Nekanek antolatutako proiektua Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan gauzatzen da, bi zikloetan berdina da koherentzia mantentzeko. Bestalde, proiektu honen xedea da umeak errealitatea ulertzea, gure burua errealitatera moldatzea. Honekin haurrek irudimena martxan jarriko dute eta mundua ezagutzeko kuriositatea proiektu honen bitartez asetuko dute.
Proiektuan hainbat ezaugarri ditu: gela ponifonikoa da, hots, haurren iritziak eta ikuspuntuak kontuan hartzen dira, horrela aniztasuna sustatuz. Proiektuaren bidez, klasean komunitaten bat eratzen da eta horrek interakzioa egotea dakar.
Ildo beretik, proiektuaren unitaterik garrantzitsuenak ulertu ahal ditugun testuak dira. Testua komunikatzeko funtzioa duen guztia da. Zentzua duten testuak lantzen dituzte umeek, horren bidez, ezagutza (matematika, hizkuntza...) desberdinak lantzen dituzte. Gainera, testu bat lantzeko bi aldagai daudela adierazi du Nekane Otxoak: alde batetik, umea esaten duena inportantea dela; beste alde batetik, zelan esaten dugun, zelan antolatu behar dugu testua nahi duguna azaltzeko.
Laburbilduz, Nekane Otxoaren helburua da klaseetan aniztasuna egotea eta komunikazioa lantzea da. Gehiago jakinez gero hemen behean utziko dizuet bideoa.
Laster arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario