Kaixo guztioi!
Arrate Llorente naiz, Bilbotarra. Gasteizen Haur Hezkuntza ikasten ari naiz eta blogg edo portafolio honen bitartez klasean egiten ditugun lanak edota nire hausnarketak argitaratuko ditut, eta noski, hemen agertuko diren sarrera guztiak hezkuntza munduari buruzkoak izango dira.
Aurkeztu ondoren, lehenengo sarrera honetan Didaktika Orokorra izeneko ikasgaian egin ditugun mapa mental batzuk utziko ditut. Mapa mental hauek Heziberri delako Haur Hezkuntzaren dekretu edo curriculuma bi eskemetan laburtuta agertuko da. Izan ere, klaseak hasi zirenetik ikasgai honetan curriculumarekin egon gara lanean ezinbestekoa baita gu etorkizunean Haur Hezkuntzako irakasleak izan nahi dugunez curriculum hori ondo eta modu egokian erabiltzea.

Lehenengo argazki honetan heziberriren hasiera da, 6 kapitulutan banatuta.
I.KAPITULUA: xede orokorrak.
II.KAPITULUA: Oinarrizko konpetentziak.
III.KAPITULUA: Curriculumaren antolamendua.
IV.KAPITULUA: ikastetxeen autonomia eta proiektu instituzionalak.
V.KAPITULUA: tutoretza, orientzazioa eta aniztasunaren trataera.
VI.KAPITULUA: ikasleen ebaluazioa eta maila-igoerak.
Bigarren, heziberriren 2. mapa kontzeptuala da, luzeegia denez bi eskemetan banatu dugu. Bertan, dekretuaren ezaugarri nagusienak agertuko dira:
Oinarrizko konpetentziak.
Esperientzia eremuak.
Errealitatea ulertzeko moduak eta ikasteko egoerak.
Nortasunaren eraikuntza.
Pertsonaren eta inguruaren arteko komunikazioa lantzea.
Metodologia konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegitik.
Azkenik, mapa kontzeptualean eskola eta curriculumaren deskribapena, lanaren faseak, txosten idatzia eta lan-taldeak nola antolatu eta kudeatu behar diren azalduko da.

Mapa mental hauek taldeka egiten jarduera interesgarria izan da, curriculuma oso luzea eta ulertzeko konplexua denez eskemak egitea beharrezkoa izan da dekretua laburtzeko eta ulerterraza izateko. Argazki hauei esker HH-ko curriculuma zeri buruz hitz egiten duen ikasi dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario